Arratiako Amnistiaren Oihartzuna, Amnistiaren aldeko eta errepresinoaren kontrako mobimentuak antolatuta, maiatzaren 25ean, 20:30ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean, Errepresioa, kartzela eta antifaxismoa izeneko mahai-ingurua egongo da. Bertan, Jon Iurrebaso preso egondakoak, Pablo Hasel raperoak eta Carlos Fernandez Salhaketako kideak hartuko dabe parte. Ondoren, 22:30ean, Pablo Haselek kontzertua eskeiniko dau.
Pablo Hasel rap abeslaria urte bi eta egun bateko espetxe zigorrera kondenau eban martian Auzitegi Nazionalak Mozal Legea aplikauz, bere twitter kontuan "terrorismoa goraipatzeagaitik".
Izaroren kontzertua
Bagilaren 2an 21:00etan, barriz, Izaro abeslari mallabiztarrak kontzertua emongo dau Kiñun. Sarrerak Axular Herriko Tabernan, Gau Loran, Txaparron eta Kukuman erosi leitekez 8 euroan. Arratian aurten emongo dauan bigarren kontzertua da hau; izan be, Lemoako jaialdi akustikoan egon zan maiatzaren 12an.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|