Bagilaren 2an, 21:00etan, izango da kontzertua. Bertan, beste batzuen artean, Eason bere atzenengo diskoko kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da.
Izaro Andres Zelaieta (Mallabia, 1993), 2014an hasi zan tabernetan abesten eta 2016an Om diskoa kaleratu eban. Disko honetako kantu guztiak Izarok berak sortutakoak dira.
Honegaz batera, Hankapuntetan I eta Eason lanak osotuten dabe bere oin arteko diskografia.
Beste kantari batzukaz be egin ditu kolaborazinoak Izarok. 20. Korrikaren Zirkorrika abestian, Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean eta Mikel Urdangarinegaz Errefuxiatuak kantan, berbarako.
Sarrerak Axular Herriko Tabernan, Gau Loran, Txaparron eta Kukuman erosi leitekez 8 euroan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|