Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Mikel Urdangarinek eta Kepa Junkerak Zeanuriko txistulariakaz joko dabe

Bagilaren 16an, iluntzeko 20:00etan kontzertua eskeiniko dabe Zeanuriko txistulariak euren 50. urteurrena ospatuteko. Ez dira bakarrik egongo taula gainean, hainbat kantari, musikari, koru eta jantzariren laguntzea izango dabe hainbeste urteko jarduna ospatuteko.
Mikel Urdangarin, Nerea Zuloaga, Esti eta Olatz, Gontzal Mendibil eta Kepa Junkera dira txistu eta tanbolinaren musikeari ahotsa ipiniko deutseen bakarlariak.
Ekitaldia hasteko, kantu bi joko dabez momentu honetan txistulari taldea osotuten daben 14 txistulariak. Ondoren, beteranoak sartuko dira. Sasoi baten taldean jo eta urteak jo barik egon diran hainbat txistularik, txistua hartu, eta entseguak egiten hasi ziran oin dala pare bat urte 50. urteurrenean jo ahal izateko. Euren musikeagaz, Mikel Urdangarin eta Nerea Zuloagak kantauko dabe.
Gero Gasteizko korua sartuko da. Hiru koruk kantauko dabe bagilaren 16ko ekitaldian: Zeanuriko koruak, Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Gasteizko Arantzabela abesbatzak, hain zuzen be.
Esti eta Olatzek, Pantxoa eta Peioren Azken dantza kantauko dabe, eta Gontzal Mendibilek, Txori txikia, Araban bagare eta Trapu zaharrak kantauko ditu. Ondoren, Kepa Junkeragaz joko dabe txistulariak eta gero, lau txistularik binaka kantu batzuk eskeiniko ditue. Amaitzeko, txistulari talde osoak, biribilketa bat eta Venezuelako Alma llanera joropoa eskeiniko dabe.
Ikuskizun honetan, Zeanuriko Etzanderak eta Igorreko Arantzarte taldeak egingo dabe jantzan. Metal boskote batek, tekladuak, bateriak, gitarrak eta beste herri batzuetako txistulariak be joko dabe Zeanuriko txistulariakaz batera. Iñaki Lasak egingo ditu aurkezle lanak eta Ruper Lekue da zuzendaria.

50 urte inguruko jaiak alaitzen
Zeanuriko txistulariak 1968an hasi ziran herriko jaietan txistua joten, eta euren jarduna ez dala askorik aldatu dinoe Miren eta Irune Zuloaga txistulariak. Izan be, oingo taldea be antzera ibilten da. "Herriko jaietan jo, auzuneko jaietan eta Olentzerotan. Gero zeozer berezia badago be bai. Herriko koruakoakaz be kontzertuak joten doguz, aspaldi honetan gitxitxoago. Baina, urteetan egin izan doguz Gabonetan eta andramarietan kontzertutxoak. Eta batzuek horren faltea igarten dabe. Egingo doguz, ze badaragiogu".

Txistulariok badaragiogu
Aprilean, 50 urte honeetako ibilbidea jasoten dauan Txistulariok badaragiogu liburua aurkeztu eben. Bertan txistua zelan bizi izan dan kontetan dabe Martin Orbe, Jose Felix Zamakona, Jose Ramon Arbe, Aingeru Berguices, Kepa Perez Urraza eta Iñaki Irigoien egileak. "Ikasitakoari eta bizi izandakoari begiratu gura izan deutsagu, eta gerora begirako hausnarketea be egin, etorriko danaren oinarriak eta baliabideak jarteko ahalegintxoa, gerora be taldeak txistuari eragin dagion".
Liburuaren aurkezpenagaz batera argazki eta musika tresna erakusketea egon zan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD