Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zeberioko Udalak Errementari Museoa inaugurauko dau bagilaren 22an

Bagilaren 22an, barikuan, arrastiko 18:00etan Errementari Museoa inaugurauko dabe Zeberioko Ermitabarri auzunean. Bertan Jose Añibarro Zeberioko atzen errementariak erabilitako materialak egongo dira ikusgai.
Añibarro, "Paisa" ezizenagaz zan ezaguna Zeberion. Bere momentuan Udalak erosi eutsazan materialok Añibarrori eta atondu eta margotu ostean, ikusgai ipini ditu museoan. Horretarako 66.500 euro behar izan dira. Museoa udalak apartamentu turistikoen azpikaldean daukan lokalean ipini dau. Museoaren kudeaketeaz be Udala arduratuko da.

Inaugurazinoa
Inaugurazino ekitaldian, Oier Elorduyk eta Luis Paduak errementarien lanen erakustaldia egingo dabe eta bitartean, Juan Manuel Etxebarriak eta Iñaki Gartzia Uribek Zeberioko forja-lanen gaineko istorioak kontauko ditue. Gontzal Mendibil kantariaren abestiak lagunduko dabe saoia girotzen.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD