LGTBI Harrotasunaren Egunaren harira, Igorreko Zineklubak Catherine Corsiniren La belle saison filma eskeiniko dau bezperan, bagilaren 27an, 20:00etan Lasarte Aretoan.
Catherine Corsini (Dreux, 1956), zuzendari, gidoigile eta aktore frantziarrak 19 film zuzendu ditu, euretako asko amodio lesbikoa gai hartuta. La belle saison filmak Locarnoko zinemaldian saria jaso eban.
Sinopsia
Filma Parisen dago girotuta, 1971n eta Delphine eta Carolen arteko amodiozko istorioa kontetan dau. Delphine baserritar neska gaztea, Parisera doa familiaren menpetik iges egiteko. Carole paristarra Manuel mutil-lagunagaz bizi da eta Mobimentu Feministearen hasikerako momentuak bizi dauz. Delpine eta Carolek alkar ezetu eta euren arteko amodioak bizitza aldatuko deutse.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|