Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
IV. Dantza Topaketak antolatu ditu Arantzarte jantza taldeak oingo udan

Laugarren aldia da Arantzarte Igorreko jantza taldeak, beste herrialdetako folklore jantza taldeak ekarri eta topaketak antolatuten dituana. Aurrekoa 2009an izan zan. Topaketak, garagarrilaren 12tik 18ra izango dira.


Poloniako Kostrzanie taldeak, Kolonbiako Creadanza taldeak eta Arantzartek jantzan egingo dabe Igorren, Diman, Arantzazun, Ubiden, Markinan, Orozkon eta Usurbilen.
Aurtengo jantza topaketak hemen egiteak poloniarrai zor deutsee Arratiakoak. "Gu udan, jaialdietara joaten gara eta igaz Polonian egon ginan. Poloniakoak ipini euskuen baldintza izan zan, gero eurak hona etortea. Horregaitik, aurten kanpora joan beharrean, jaialdia hemen antolatutea ebatzi genduan" azaldu deutse begituri Arantzarteko kideak.

Jantza topaketak
Eguraldiak lagunduten badau, plaza eta kaleetan egingo dabe jantzan. Lehenengo egunean, hilak 12, Igorren egingo dabe emonaldia arrastiko 20:00etan. Talde bakotxak, 20 minutuko saioa egingo dau bere herriko jantzak erakusteko. "Guk danerik egingo dogu. Ez doguz jantzak modu tradizionalean erakusten, montajeak egiten doguz. Jantza oso bat egin beharrean, jantza batzuk aukeratu eta lotu egiten doguz" dinoe Arantzartekoak.
Aspaldi honetan, herrialde askotan barriztu dabez folklore jantzak publikoa erakarteko. Talde batzuek montajeak egiten ditue, beste batzuek tresna musika barriak sartu... Gehienetan jantzak erakusteko modua barriztu dabe.
Diman, hurrengo egunean, hilak 13, arrastiko 19:00etan egongo dira Arantzartekoak eta Dantza Topaketetara etorritako Polonia eta Kolonbiako jantzariak. Garagarrilaren 14an, Arantzazun egongo dira goizean 12:00etan eta arrastian, Ubiden 18:30ean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD