Oingo udan seigarrenez, mundu zabaletik etorritako gazteak 1937ko Lemoatxeko batailako lubakiak lehengoratu eta manteniduteko lanak egingo dabez. Betiko lez txanda bi izango dira; lehenengo taldea garagarrilaren 16an helduko da eta bigarrena 30ean. Baina aurten, lehenengoz, abuztuaren 13tik 22ra, Lemoatxeko defensa sistemearen ipar ekialdeko lubaki zati baten esku hartze arkeologikoa egiteko, Aranzadik Arkeologia, Historia eta antzeko ikasketetako ikasleakaz, beste auzolandegi bat gidatuko dau, helburu espezifikoakaz.
Kanpaina honen helburu nagusia "jarduereari metodologia arkeologikoagaz ekitea da. Honek ahalbideratuko dau, aztarnategia bere osotasunean ulertutea; baita gatazkan gertatutako prozesuak eta ondorengo ixtea eta betetzea be. Zeregin nagusia izango da lubaki linea bat dokumentatzea; baita beste jarduera batzuk be, prospekzinoen bidez, sistemearen egiturea identifiketea, esate baterako" azaldu deutso BEGITUri Alba Peña Aranzadiko arkeologoak.
Balio arkeologikoko ondarea
Defensa sistemeak potentzia arkeologiko handi eta interesgarria daukala dino Peñak. Hainbeste urtetan, hainbeste informazino batu ondoren, informazino honeri ikuspegi arkeologikoa emoteko momentua heldu da, "ezpabere, galdu egingo litzateke". Holan ingurua azaldu eta testuingurua emoteaz gainera, "daukan ondare balioa sendotu leikegu, Lemoako Udalak hasikeratik eskatu eban legez" arkeologoaren esanetan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|