Folklore Bizianen barruan, Ipar Osetiako Gorest, Ruandako Inyamibwa eta Galdakaoko Andra Marik, Areatzako plazan egingo dabe jantzan, hilaren 22an, 20:30ean.
Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantza Taldeak antolatuta, atzen hiru urteotan Areatzara ekarri dau jaialdia Udalak. Folklore Bizian jaialdia, nazinoarteko kultura topaketea da eta munduko hainbat jantza eta musika talde ekarten dauz Euskal Herrira, euren ondarea eta ohiturak ezetu dagiguzan. Areatzaz gainera, Galdakaon, Usansolon eta Arrigorriagan be izango dira Ipar Osetia, Ruanda eta Galdakaoko jantza taldeak.
Andra Mari Eusko Dantzari Taldea 1955ean sortu zan eta 1970eko hamarkadan, Euskal Herriko musika eta jantza zaharren ikerketa, ikasketa eta berreskuratze lanari ekin eutsan.
Ipar Osetiako Gorest taldea
Osetia, Georgia eta Txetxenia artean dago eta 700.000 biztanle ditu. Gorest alkarte folkorikoaren jantzak, "beroa eta hotza nahasten ditue, maitasuna eta indarkeria" eta hori ez bakarrik jantzetan, euren jantzietan be ikusi daiteke. Baita erabiliten daben musikan be. Izan be, jantza batzuk tanborren musikeagaz lagunduten dabez, beste batzuk ostera, akordeoi eta balalaikakaz.
Ruandako Inyamibwa taldea
Jantzak beti izan dira Ruandako kulturearen parte garrantzitsua. Hango jantzak ez dira ederrak bakarrik, esanguratsuak be badira eta Ruandako kulturearen benetako espilu.
Inyamibwa alkarte folklorikoa, 1998an sortu zan, artearen eta tradizino herrikoien bitartez, Ruandako kultura eta etnia desbardinen arteko bakea eta armonia sustatzeko helburuagaz. Lurralde hau zein aberatsa dan eta aldi berean zein mingarria kontetan deusku Inyamibwa-k bere jantzakaz.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|