Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Motorzaleen jaia urri lehenengoaren 1ean

Urri lehenengoaren 1ean, bailaratik zeharreko urteroko pasealdia eta ondorengo jaia egingo dabe Arratia eta inguruko motorzaleak Arratia Motor Taldeak antolatuta. Bazkaria, jolasak eta, arrastian, kontzertua egongo da, Las Gildas taldearen eskutik.
Parte hartzaileak 09:00etan egon beharko dira Igorreko Berezi tabernan izena emoteko. Izena emoten daben lehenengo berrehun eta berrogeta hamarrai kamisetea oparituko deutsee antolatzaileak. Izena emon ostean, ibilbideari ekingo deutsie motordunak, geldialdiak eginez pintxoak jateko. Guztira 120 kilometro izango dira eta helmuga Igorreko eskoletan izango da.
Arrastian, honezkero klasiko bihurtu diran moto-jolasak egongo dira eta Las Gildas bandeak kontzertua emongo dau. Eguna amaituteko sari banaketea eta zozketea egingo dira.

Urri lehenengoak 1, zapatua
09:00etan, izen emotea Igorreko Berezi tabernan. 10 euro. Lehenengo 250ai kamisetea emongo jakie.
10:00etan, ibilbidea motorrez. Pintxoak jateko geldialdia egingo da.
12:00etan, txosnea zabalduko da.
13:30ean, ibilbidearen amaierea Igorreko eskoletan.
15:00etan, bazkaria izena emon dabenentzat.
16:30ean, moto-jolasak.
18:00etan, sasi-burruntzia izena emon dabenentzat.
19:00etan, Las Gildas taldearen kontzertua.
20:00etan, sari banaketea eta zoz- ketea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD