Urri lehenengoaren 8an, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita bertsolariak Elizondoko bertso bazkarian egongo dira. Hitzordua, 15:00etan da Kulturguneko plazan.
Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) bertsolari eta idazle ezaguna da. 2009an Bertsolaritza Txapelketa Nagusian finalaurrekora heldu zan. Ordurako, hainbat sari jasota eukazan; tartean, bertsolari gazteen Osinalde Saria 2008an. Feminismoaz eta bertsolaritzaz berbaldi eta tailer ugari emon dau Alberdik. Literatureari jagokonean, 2016an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi eban Besarkada lanagaz. Aulki-jokoa (Elkar, 2009), Euli-giro (Susa, 2013) eta Jenisjoplin dira bere eleberrietako batzuk.
Onintza Enbeita (Muxika, 1979) umetatik hasi zan bertsotan eta 2006an heldu zan lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. 2005, 2009, 2013 eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu eban parte. Bertsolaria izateaz gainera, euskera irakaslea, kazetaria eta politikaria be bada. Berrian idazten dau eta Espainiako Diputaduen Kongresuan diputadua izan zan 2012tik 2016ra arte.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|