Hilaren 20tik 23ra, Grimm anaien ipuinetan oinarritutako lau antzezlan eskainiko ditu Nicole & Martin antzerki konpainiak Diman.
Lehenengo biak eskolaumeentzat ingelesez eta beste biak publiko orokorrarentzat gaztelaniaz.
Urri lehenengoaren 17an helduko da Dimara Nicole Gubler Scharnz eta Martin Gluberren konpainia. Herriko jenteak lagunduta, karpa zuria montauko dabe Dimako eskola eta frontoiaren arteko zelaian. Emonaldiak, eguenean, hilak 20, hasiko dira. Egun horretan, eskolaumeak Hansel eta Gretel ingelesez ikusteko aukerea izango dabe goizeko 11:00etan, eta hurrengo egunean, Juan Burdinezkoa. Publiko orokorrari zuzendutako lehen lana, Eskurik ez zuen neskamea izango da, gaztelaniaz. Zapatuan izango da, hilak 22, arrastiko 19:00etan eta sarrerak euren webgunean erreserbau eta takilan hartu ahal izango dira. Domekan, 12:30ean izango da emonkizuna, Arrantzalea eta emaztea antzeztuko dabe orduan.
Domeka arrastian karpea desmontetan hasiko dira hurrengo astelehenean Granadarantza joateko. Izan be, konpainia honetakoak karabanetan bizi dira eta "urtean zortzi hilabetez Europan zehar ibilten gara antzerkiagaz" dinoe euren webgunean.
Ikasle Euskaldun Eleanitzak Proiektuaren barruan
Konpainia Dimara etorteak Dimako eskoleak Udalagaz alkarlanean antolatu dau. Diman Ikasle Euskaldun Eleanitzak Proiektuan dabilz lanean eta Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua osotu eben joan dan ikasturtean. "Horren ildotik, aukera parebakoa subertau jakun: eleanitzak diran antzezle honeei gure herriko ateak zabaltzea. Emonaldi bi ingelesez egingo ditue eta beste bi gazteleraz. Gure erronkea hauxe da: eurak hurrengo baten antzerkiren bat euskeraz egiten animetea. Geure laguntzea gura badabe, eukiko dabe" dino Olaia Gurtubai eskolako zuzendariak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|