Oporren ostea gogorra dala esaten dabe; bada, aldats gora hori apur bat samurtuteko bodega batera joatea aukera ona izan daiteke. Izan be, Arteako Jubiladuen Alkarteak Laguardiara bertso-txangoa prestatu dau Udalaren laguntzeagaz.
Urri lehenengoaren 22an 09:30ean izango da urtekerea Arteatik bertatik. Izena Arteako udaletxean emon behar da urri lehenengoaren 18ra arte. Herrian erroldatutakoak 30 euro ordaindu beharko dabe eta ez erroldatutakoak 40. Prezioaren barne dagoz autobusa, bazkaria, Launa bodegara bisitea eta hamaiketakoa, baita Fredi Paia eta Arkaitz Estiballesen bertso saioak be.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|