Urri bigarrenaren 4an, iluntzeko 20:00etan izango da Igorreko Lasarte Aretoan. Igorreko Zineklubak hilean behin, eguenetan, eskaintzen dau aukeratutako pelikula bat. Hurrengoa zemendiaren 8an izango da.
Carla Simon (Bartzelona, 1986) zuzendariaren lehenengo filma da Estiu 1993. Carla Simon guraso barik geratu zan 6 urte eukazanean eta bere izeko-osabagaz eta lehengusu bategaz joan zan biziten. Esperientzia honetan oinarritzen da zineklubak dakarren filma.
Izan be, pelikuleak Frida 6 urteko neskatoaren istorioa kontetan dau. Frida gurasoak galdu barri ditu eta 1993ko udea da adopzino familia barriagaz pasauko dauan bere bizitzako lehenengo udea. Bere hurreko ingurutik urrun, landa eremuan, bere bizitza barrira egokitu beharko da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|