Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Andrak itxitako ondarea da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak, Ondarea, emakumeen emaria lelopean, andrak Bizkaiaren eraikuntza kulturalean daukien zeregina aztertuko dabe. Zortzi jarduera egongo dira Arratian horretarako.


Hilaren lehenengo hamabostaldian, ibilaldi bi izango dira. Hilaren 6an, Zeanuriko Laminategietako kobazulora bisitea egongo da eta 14an, Zeberiotik Arteara Maurizia Aldeiturriagaren etxeetatik zeharrekoa.
Gainontzeko 6 jarduerak bigarren hamabostaldian izango dira.

Areatzan berbaldia eta Euskal Jaia
Urri bigarrenaren 19an, 19:00etan, andrak eta euskal kulturearen gaineko berbaldia emongo dau Iratxe Retolazak Udaletxeko Areto Nagusian. Han, zerk ekarri deutse kulturak andrai? Zein zeregin izan dabe andrak kulturan? Zenbateroinoko ekarpena egin deutsie andrak euskal kultureari? Ze leku geratu da andrentzat kulturan? Zelan garatu dira andren eta kulturearen arteko loturak? Itaun horreei eta gehiagori erantzuten saiatuko dira bertaratutakoak.
Hurrengo egunean, hilak 20, Euskal Jaia izango da. Aurten hiru berezitasun eukiko ditu: eguna, jantza bategaz hasiko da Mari Kruz Gurutzeta plazan; eguerdian bertsolari saioan, andrak euskal kultureari egindako ekarpenak plazaratuko dabez bertsolariak. Areatzako andren bizipenai buruzko dokumentala ikusteko aukerea be egongo da goizean zehar.

Bedian dokumentala
Andrak bizi-erakusle Bedian dokumentala proiektauko dabe urri bigarrenaren 26an, 18:00etan, liburutegian. Bizipen personalez betetako dokumental honen bitartez, andrak Bedian lehen izan eben eta gaur daukien zeregina erakutsiko da. Labayru Fundazioak egin dau bideoa eta Igone Etxebarria Labayrukoa eta Bediako zinegotzia dago horren atzean. "Herriko hainbat jenteri egin deutsaguz grabazinoak, ikusteko andran lekua eta egitekoa zelan joan dan aldatzen. Kontuan hartu doguz gizonezkoak eta andrazkoak, adin desbardinetakoak, eta gaiak be era askotakoak erabili doguz: etxe barruan, familia, kirola, ohiturak, lanbideak..." azaldu deutso BEGITUri Etxebarriak.

Igorren, Angel Larrearen berbaldia
Igorren, hilaren 17an, arrastiko 19:00etan andrak Arratiako gizarte tradizionalean eukien papelaren gainean egingo dau berba Angel Larrea historialariak Kultur Etxean.
Gizarteak eukan andren irudikapena ezetuteko, beste batzuenen artean Eulalia Abaitua eta Felipe Manterolaren argazkiak eta Anselmo Guinea eta Aurelio Arteta pintoreen lanak aztertuko ditu. Baita Arratiako euskeran gorde edo erabili diran eta erabilten diran hainbat berba edota esamolde, andrakaz lotuta dagozanak be. "Irainak edo berba despektiboak be bai; gizarte patriarkal eta matxistaren arrasto edo isla nabarmenak diranak" dino Larreak.

Zeanurin hiru jarduera
Herriko ondare kulturala andrak zelan eregi daben ikusteko, hiru jarduera antolatu dabez Zeanurin. Lehenengoa, urri bigarrenaren 6an, Laminategieta kobazulora bisitaldia izango da. Goizeko 10:00etan alkartuko dira Uribeko San Migel baselizan, kontakizun eta personaje mitologikoak ezetu gura dabezanak. San Migel baselizatik abiatu eta ordubete ibili ostean Laminategieta kobara ailegauko dira partaideak. Han, Bibiñe Pujana zeanuriztarrak kontakizun mitologiko bat kontauko dau.
Bigarren jarduerea, Irati Urien eta Ainhoa Mendiak egindako Akordetan naz, ahiztu ez iteko dokumentalaren proiekzinoa izango da, hilaren 19an, 19:00etan, Kultur Etxean. Mazala Andra Taldearen dokumental honetan, herriko andren historia eta bizipenak kontetan dira. Dokumentalak 1936 ezkeroztik gerrearen gertakari latzak bizi izan ebezanen bizipenak jasoten ditu.
Zeanuriko hirugarren jarduerea, andra errotarien lan isila ezetuteko, Olabarriko errotara bisitaldi gidatua izango da. Han, Ana Mari Pujanaren eskutik, ogibidea, bizimoduak eta errotaren gaineko kondairak eta istorioak ezetuteko aukerea egongo da. Bisitaldia urri bigarrenaren 27an izango da. Partaideak Areatzako Parketxean batuko dira goizeko 10:00etan.

Zeberio-Artea
Gorbeiako Parke Naturala Maurizia Aldeiturriagaren erritmora ezetuteko proposamena egiten dabe Gorbeialdek eta Zeberioko Udalak, urri bigarrenaren 14rako. Zeberioko udaletxeko plazan alkartuko dira partaideak 09:30ean. Ibilbideak, Maurizia koplista zeberioztar ospetsuaren pausuak jarraituteko helburua dauka. Artistearen jaiotetxean hasiko da, Zeberion, eta handik, ezkondu zan etxeraino helduko da, Arteako Eleixabeitia auzoraino, hain zuzen be. Arteatik Zeberiora autobusa egongo da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD