Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Andrak gaitzat hartutako Ondarearen gaineko sei jarduera hileon

Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak, Ondarea, emakumeen emaria lelopean, andrak Bizkaiaren eraikuntza kulturalean daukien zeregina aztertuko dabe. Honen harira, aurreko hamabostaldian, Zeanuriko Laminategietako kobazulora bisitea eta Maurizia Aldeiturriagaren etxeetatik zeharreko ibilaldia, Zeberiotik Arteara, egin ziran. Oingoan, berbaldi bik, hiru dokumentalek, artzain bateri bisiteak eta Areatzako Euskal Jaiak aztertuko dabe euskal kulturan andrak euki daben papela. Dokumentalak, Areatza, Bedia eta Zeanuriko andren bizipenak jasoten dituen bertan egindako filmak dira.
Oingo hamabostaldiko lehenengo jarduerea Igorren izango da, hilaren 17an, arrastiko 19:00etan. Andrak Arratiako gizarte tradizionalean eukien papelaren gainean egingo dau berba Angel Larrea historialariak Kultur Etxean.
Egun bi beranduago, 19an, 19:00etan, Areatzan, Iratxe Retolazak andrak eta euskal kulturea izango ditu berbagai Udaletxeko Areto Nagusian. Egun horretan bertan, Zeanurin, Akordetan naz, ahiztu ez iteko dokumentala proiektauko da, 19:00etan, Kultur Etxean. Dokumentalean, herriko andrak 1936ko gerra ezkeroztik bizi izandakoak kontetan dira.
Hurrengo egunean, hilak 20, Areatzako Euskal Jaia izango da. Aurten hiru berezitasun eukiko ditu jaiak: eguna, jantza bategaz hasiko da Mari Kruz Gurutzeta plazan; eguerdian bertsolari saioan, andrak euskal kultureari egindako ekarpenak eroango ditue plazara; gainera, Areatzako andren bizipenai buruzko dokumentala ikusteko aukerea egongo da goizean zehar.

Bediako dokumentala eta Puy Arrieta artzainari bisitea
Hurrengo astean beste jarduera bi egongo dira. Hilaren 26an, 18:00etan, Andrak bizi-erakusle Bedian dokumentala proiektauko dabe liburutegian. Eta hurrengo egunean, hilak 27, andra pastoreen lana ezetuteko, Zeanuriko Ipiñaburuko Puy Arrietari bisitea antolatu dau Areatzako Parketxeak. Partaideak Parketxean batuko dira goizeko 10:00etan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD