Urri bigarrenaren 26an, iluntzeko 20:00etan, Hika Teatroa konpainiak Agurtzane Intxaurragaren lan hau antzeztuko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Intxaurragaren zuzendaritzapean, Sandra Fernandez Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri izango dira aktore lanetan. Kanten letrea Onintza Enbeitarena da.
Sinopsia
Mireia eta Imanol ezkongai bikote perfektua dira; zorionaren irudia. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu dau ospakizun gala. Festa itzela. "Gaur txarrien antzera, jan, edan eta jantza egitea gura dot!" esaten deutse konbidatuai. Danak bertan dagozala emoten dauanean, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi dan andrazkoa da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zan ha hil artean. Mireiak konbidau dau ezkontzara. Aukera polita iruditu jako Imanolek Txusa hobeto ezetu eta bere aitarena gainditu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dabe. Ezkontzarena baino txarribodearen antza izango dau.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|