Arratia kantuz, Arratiako jentea kantu potean biltzeako egitasmoa ipini dabe barriro martxan ikasturteagaz batera. Holan, kantuzaleak, hilean behin batuko dira Arratiako herriren baten alkarregaz kantetako.
Lehen hitzordua Dimako plazan izango da urri bigarrenaren 26an, iluntzeko 19:30ean, tabernaz taberna kantuan ibilteko. Zemendian, Igorren batuko dira. Hitzordua zemendiaren 23an da, 19:30ean Gau Lora tabernan. Urtailan Areatzan eta holan hilean-hilean Arratiako herriren batean batuko dira eta guztietatik pasauko dira kale eta tabernak animetan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|