Ines Medinaren mintegian parte hartutako hamabost artista plastikok, bina artelan erakutsiko dabe Sorkuntza plastiko genuinoak bere dituen egiturazko metodologia eta teknika berritzaileak izeneko erakusketan. Lanok zemendiaren 30era arte egongo dira ikusgai Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan. Inaugurazinoa hilaren 19an izango da, 19:00etan, Borja Estankonaren kolaborazinoagaz.
Ana Rosa Arroyo, Arantza Pineda, Catalina Grajales, Edorta Bilbao, Elena Solatxi, Feli Agirre, Iratxe Etxebarria, Juan Maria Mateos, Loli Undagoitia, Marian Daubagna, Marisol Calzada, Miren Bilbao, Pedro Pineda, Rosa Maria Montesinos eta Tere Uribe-Etxeberriaren lanak batzean dira erakusketan. "Dibersidadea, kalidade teknikoa eta plastikoa eta sorkuntza genuinoak" dira erakusketearen ezaugarriak Ines Medina komisarioaren arabera.
Batez be pintura eta marrazkia da ikusgai dagoana. Tamainu, euskarri, teknika eta estilo ugarikoak. "Erakusketearen beraren izenak azalduten dauan moduan, aurten ipini gura izan dot indarra egiturazko teknika eta metodologia pedagogiko eta sorkuntzakoetan. Honeek eragiten dabelako, Igorreko Kultur Etxean ia 10 urtez gara- tzen gabizen proiektuak lortzean dituan emaitza genuino eta kalidade artistiko handikoak" azaldu deutso begituri Ines Medinak.
Hasikera hasikeratik, Igorren egiten diran mintegi honeetan parte hartzean dabe esperientzia artistiko bako personak zein Arte Ederretan lizentziatu eta doktereak. Partaideak, Santurtzi, Leioa, Bilbo, Mungia, Zornotza, Durango, Dima, Artea, Areatza eta Igorretik bertatik hurreratutakoak dira, besteak beste.
Matrikulea zabalik
Hurrengo mintegi bietarako matrikula epea zabalik dago Igorreko Kultur Etxean. Lehenengoa zemendiaren 17an hasiko da eta bigarrena 2019ko urtailean.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|