Urri bigarrenaren 28ra arte, Santiago Yanizen Dronegrafiak. Begirada hegalaria izeneko argazki erakusketea ikusi daiteke Arteako Kultur Etxean.
Yanizek drone bategaz egindako argazkiak batzean dira erakusketan. Ikuspegi bertikala eta "begirada hegalaria" eskaintzen dabe. Egilearen berbetan, "droneak gaur egunera arte ezinezkoak ziran lurralde bisualak esploretako erreminta sano interesgarria eta balio handikoa ipinten dau XXI. mendeko argazkilariaren eskuetan. Paisajearen eta lurraldearen irakurketa deskriptiboa baino harago lurraren azala esplorau daiteke ikuspegi bisual barri honegaz seinaleak, ikonoak, geometriak eta iruzkin emozionalak bilatzeko".
Santiago Yaniz
Santi Yaniz (Bilbo, 1957) kazetari eta argazkilariak, hainbat liburu argitaratu ditu. Bere argazkilaritzak gai asko tratau arren, Euskal Herriko eta mundu osoko paisajeak eta natura erretratetan dabenak dira seguruenik ezagunenak. Hogei liburutik gora kaleratu ditu eta erreportajeak eta dokumentalen gidoiak be idazten ditu. Aspaldi honetan, telebistarako drone pilotu lanetan be egiten dau behar.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|