Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Single bi atera ostean, disko barria aurkeztuko dau Eskean Kristök

Zaldiak negarrez eta Dirdira-dardara kantuen singleak eta bideoklipak kaleratu ostean, zemendiaren 9an, 22:30ean, Kiñu Gaztetxean egingo dabe hamar kantako Beste belaze batzuen gozoan diskoaren aukezpen kontzertua eta diskoak salgai ipiniko ditue. Astegoien horretan be igoko dabe plataforma digitaletara. Aurrerago biniloa be aterateko asmoa daukie Eskean Kristökoak.
Diskoaren izena, Zaldiak negarrez kantutik hartuta dago, kantu horretako berbak dira. Disko honetan gauzak desbardin egin dabezala dino Pello Artabe taldeko arantzazuztarrak eta horreri be egiten deutsala erreferentzia diskoaren izenak. "Jente barri askogaz egin dogu lan eta esplorau egin doguz beste aukera batzuk" azaldu deutso BEGITUri Artabek. Diskoa argitaratzeko taldeak bere zigilu propioa sortu dau, Trumonots Records izenekoa.
Nobedade asko dakarz. "Disko honetan beste soinu eta beste musika estilo batzuetan sakondu egin dogu. Betiko rock and rolla egin dogu baina pop ikutu batzuk emon deutseguz, bossanova-gaz be atrebidu egin gara..."dino Peio Artetxe billaroztarrak. Punk, blues eta erritmo latinoak be egongo dira, beste batzuen artean. "Barrikuntzak egin doguz baina material zaharragaz, vintage. 1970eko hamarkadako anplifikadore eta gitarrakaz. Ikutu modernoa emon deutsagu, baina soinua, vintage da" azaldu dau Alex Harillo Areatzakoak.
Disko hau aterateko Cesar Ibarretxe produktoreagaz egin dabe lan. Lehenengo aldia izan da produktore bategaz egin dabela lan baina kanpoko eretxi bat gura ebela dinoe, taldekoa ez zan batena. Azalaren diseinua, Iñaki Gonzalezek egin dau. "Inozkorik beharrik handiena egin dogu disko honetan. Dana dago kapritxora eginda eta ondo jagon doguz detaile guztiak" dino Artabek.

Eskean Kristö
Pello Artabek (ahotsa), Alex Harillok (gitarrea), Aritz Ontalvillak (gitarrea), Peio Artetxek (bajua) eta Manu Fortek (bateria) osotuten dabe taldea. Taldeak maketa bat eta beste disko bi ditu kalean: Eskean Kristö, Azote Kaldüz (2014) eta Ezkurrik onenak (2016).
Kiñu Gaztetxeko kontzertuaren ostean, urtea amaitu orduko beste zazpi kontzertu emongo ditue diskoa aurkezteko.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD