Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Lemoak persona inaktiboak aktibo bihurtzeko egingo dau behar

Lemoako Kirol Astea zemendiaren 12tik 18ra izango da. Egun horreetan, kirolaz hausnartu eta praktiketako aukerea egongo da. Berbaldiak emongo dabe hausnarketarako aukerea; praktikarako barriz, astea zarratuko daben Lemoatx Traileko mendi martxak zein lasterketak.
Kirol asteari hasikerea emoteko, Udalak Eusko Jaurlaritzako Mugiment izeneko egitasmoa aurkeztuko deutse jubiladuai astelehenean, hilak 12, euren lokalean. Egitasmoaren helburua, jarduera fisikoa areagotzea eta sedentarismoa murriztea da, persona inaktiboak aktibo bihurtuz. Lemoako Udala atxikitu jako programa honeri eta urtailean ipiniko da zerbitzua martxan.

Berbaldiak, mendi lasterketak eta martxak
Hurrengo egunetarako hiru berbaldi dagoz programauta. Martitzenean, 19:00etan, Patri Espinar pelotariak, 2017an munduko txapeldunak, andrak eta kirolaren gaineko berbaldia emongo dau udaletxean. Hurrengo egunean, 20:00etan, Jubiladuen etxearen gaineko lokalean, beste berbaldi bat egongo da. Oingo honetan Ganzabal Mendi Taldeko Jon Ander Linazaren txandea izango da eta honek Chamonix eta Zermatt arteko ibilbidearen barri emongo dau. Barikuan, hilak 16, Lemoako Txirrindularitza Elkarteak antolatuta beste berbaldi bat emongo dau Ziortza Villak txirrindularitzea eta andrak gaitzat hartuta.
Zapatuan barriz, pelotea. Emakumeen Master Cup-eko partiduak ikusteko aukerea egongo da arrastiko 16:30etik aurrera, Lemoako frontoian. Kanporaketa faseko kategoria desbardinetako hainbat partidu jokatuko ditue pelotariak arrastian zehar.
Astea Lemoatx Trail mendi lasterketakaz eta mendi martxakaz amaituko da. Ibilbide bi egongo dira, bata 24 kilometrotakoa eta bestea 16koa, eta ibilbide bakotxa egiteko modu bi egongo dira aukeran, martxea edo lasterketea.
Aste osoan zehar, eskolan hainbat kirol ekintza programau ditue umeentzako.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD