Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Andoni Egaņa eta Aitor Mendiluze bertsolariak Zeanurin

Zeanuriko Kultur Batzordeak eta bertso eskoleak antolatuta, bertso afaria egongo da Zeanurin zemendiaren 17an. Andoni Egañak eta Aitor Mendiluzek botako dabez bertsoak. Izena bezpera arte emon daiteke jubiladuen tabernan.
Andoni Egañak (Zarautz, 1961) ez dau aurkezpenik behar; izan be, bera da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehiagotan irabazi dauan bertsolaria. Lau edizinotan txapelduna eta 1986an parte hartzean hasi zanetik, 2009an agurtu zan arte finalista izan zan edizino guztietan. Idazlea, kazetaria eta euskaltzain urgazlea da Egaña.
Egañagaz batera, Aitor Mendiluze (Andoain, 1975) izango da Zeanurin. Mendiluze Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera 5 aldiz heldu da eta 2017an txapeldunorde izan zan, Maialen Lujanbiogaz buruz burukoa egin ostean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD