Zemendiaren 24an, 14:00etan, Arantzazuko San Martinetako VIII. bertso bazkaria antolatu dau Arantzazuko EH Bilduko kultur batzordeak Herriko Tabernan. Bertsoak kantetan, Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitia egongo dira.
Biak dabilz parte hartzean aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta biak sailkatu dira finalaurrerako. Xabat Galletebeitiak Berrizen jokatuko dau finanalaurrekoa zemendiaren 18an, eta Ander Elortegi Lekeition izango da abenduaren 1ean. Arantzazun, giro lasaiago baten jardungo dabe biak.
Sarrerak 20 euroan tabernetan salgai
Zemendiaren 22ra arte erosi ahal izango dira bertso bazkarirako sarrerak Arantzazuko Herriko Tabernan eta Montero tabernan, eta Igorreko Axular Herriko Tabernan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|