Zezili Deuna musikarien zaindariaren eguna ospatuteko Luis Iruarrizaga Abesbatzak eta Arratiako Musika Eskoleak emonaldiak antolatu ditue. Arteako Kirol, Kultur eta Euskera Taldeak be (AKKT), Arteako Azaro Musikalaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta Zeanuriko Abesbatzak eta herriko trikitilariak be ibiliko dira kalejiran.
Arratiako Musika Eskoleak eta Luis Iruarrizaga Abesbatzak kontzertu korala emongo dabe Zezili Deunaren egunean bertan, zemendiak 22, Arteako Andra Mari eleizan, eskola eta herriko umeakaz batera, 18:45ean.
Egun bi beranduago, zapatuan, Igorren emongo dabe kontzertua Arratiako Musika Eskolakoak eta Luis Iruarrizaga Abesbatzak, oingoan, Igorreko ludotekako umeakaz batera. Kultur Etxean izango da 19:30ean.
Zeanurin be zapatuan ospatuko dabe eguna. Eguerdiko 12:30etik aurrera, herriko txistulariak eta abesbatza herritik zehar ibiliko dira kantetan. Lemoan be poteo musikatua egongo da hilaren 23an, 18:30ean, Kresala tabernatik hasita, Euskaraldiari hasikerea emoteko.
Programa desbardinetan, musika jardueraz beteta dago zemendia.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|