Zemendiaren 25ean, 17:00etan, jokatuko da Igorreko kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Bertan, Eneko Abasolo "Abarkas", Malen Amenabar, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Beñat Ugartetxea neurtuko dira finalerako pasea lortzeako. Finala, abenduaren 15ean jokatuko da Bilbao Arenan.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udagoieneko fasean, 30 bertsolari neurtu dira. Sei bertsolariz osotutako bost kanporaketa egin dira. Atzena, Berriatuan jokatu zan zemendiaren 4an eta Oihana Bartrak irabazi eban. Hiru finalaurreko egongo dira, bakotxean sei bertsolarik kantauko dabe. Lehenengoa, Berrizen izango da hilaren 18an; bigarrena, Igorren 25ean eta atzena Lekeition, abenduaren 1ean. Finalaurre bakotxeko irabazlea zuzenean pasauko da finalera eta gainon- tzekoak puntuazinoaren arabera.
Malen Amenabar da sailkapenean buru 480,50 puntugaz.
Arratiarrik ez
Finalaurrekoetan ez dago arratiarrik. Udagoieneko fase honetan parte hartu dauan bakarra Iñaki Iturriotz izan da. Iturriotzek Santurtzin kantau eban urri bigarrenaren 14an, baina ez eban lortu finalaurrekorako pasea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|