Urtero Gabon sasoia hurreratzen danean lez, Arantzarte jantza taldeak jantza saioa eskainiko dau, baina aurten Euskal Herritik kanpoko hiru jantza talde be egongo dira Igorren, hilaren 8an eta 9an euren jantza tradizionalak erakusten.
Zapatuan, hilak 8, 18:30ean, Arantzarte eta Burgosko Tierra Noble jantza taldea izango dira Kultur Etxean. Ondoren, 20:00etan, triki-poteoa egongo da herrian zehar. Hurrengo egunean, 13:30ean, Arantzarteko umeak eta Errioxako Grupo de danzas de Briones, Asturiaseko La Sidrina eta Burgosko Tierra Noble taldekoak egingo dabe jantzan.
Taldeak
Tierra Noble jantza taldea, Burgoseko Las Quintanillas herrian sortu zan. Taldeak bederatzi urte daukazan arren, Burgos probintzian zehar nahiz iberiar peninsulako beste herri askotan ibili izan dira jantzan eta kantuan. Taldekoak kantuan be egiten dabe eta CD bi daukiez grabauta.
Gurera etorriko dan bigarren taldea Errioxatik dator, bere izenak dinoan moduan Briones herritik eta euren inguruko jantzak erakutsiko dabez, Arcos, Mansilla eta Brioneseko jotea besteak beste. Mutil eta neskak alkarregaz jantzan egin arren, nesken taldea 1992an sortu zan eta aurreko urtean hogeitabosgarren urteurrena ospatu eban.
Asturiaseko La Sidrina taldea, Lugones herritik datorren jantza taldea da. Euren printzipioetako bat aurrekoak egiten eben antzera, jantzan eta kantuan ondo pasetea da, orduan erabilten ziran erropak eta jantzak errespetauz. Talde hau hainbat herrialdetatik ibili da euren ohiturak erakusten.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|