Abenduaren 13an, 20:00etan, Igorreko Zineklubak Ruben Östlund zuzendariaren The Square (2017) filma ekarriko dau Lasarte Aretora. The Square komedia deserosoa da kolokan ipinten dituana tabu modernoak. Satira sozial honek sei sailetan irabazi ebazan Zinema Europarraren Sarietan, eta Urrezko Palmondoa Cannes-eko Zinemaldian.
Sinopsia
Christian arte garaikideari eskainitako museo arrakastatsu bateko konserbatzailea da. Oin, ikusleak altruismora eta ardura sozialera bultzatu dituan instalazino bat prestatzen dabil. Baina erakusketea sustatzeko kanpainak ustebako erreakzinoak sortu ditu publikoarengan. Gainera, Christianeri eskuko telefonoa lapurtu deutsie eta berreskuratzen ahaleginduko da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|