Gabon sasoiko ekitaldi gehienak hilaren bigarren hamabostaldian izango diran arren, Bediak, Gabonetako jaia hilaren 14an egingo dau.
Arrasti osoan, euskal musikeak girotuko dau herria eta taloak jateko aukerea egongo da. Ekitaldia frontoian izango da 17:00etatik aurrera. Parte hartzeako, janari pakete bat etxetik eroan behar da edo euro bi pagau. Batutako janaria Arratiako Elikagaien Bankurako izango da eta batutako dirua Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Zierbenako proiekturako.
Gabonetako postal eta eskulanen erakusketea egongo da eta taloak egiteko tailerra. 18:00etan, pala eta eskupelota partiduak, 18:45ean, gimnasia erritmiko erakustaldia eta 19:15ean, Bediako Korru-dantza eta umeen euskal jantza taldeen erakustaldiak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|