Euskaltzaindiaren mendeurrena dala eta, Tartean Teatroak euskerearen gaineko antzezlana egiteko enkargua jaso eban. Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiaren Ghero. Azken euskalduna Igorreko Lasarte Aretoan ikusteko aukerea egongo da abenduaren 15ean, iluntzeko 20:00etan.
Gidoia Patxo Telleriak idatzi dau eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Mikel Losada, Olatz Ganboa eta Ane Pikaza aktoreak, euskerearen gaineko hausnarketea eta omenaldia dan kutsu futurista daukan antzezlan hau taularatuko dabe.
Sinopsia
Urruneko galaxia baten, 3.000 urtean, ospitale baten atzen euskalduna hiltera doa. Eta beragaz batera, euskerea, milaka urte iraun dauan hizkuntza. Gaixoaren ondoan mediku gazte bat dago, agur honen lekukoa izango dana. Gaixoaren eta medikuaren arteko alkartze horrek hedatze narratibo eta emozionala sortzean dau, etorkizun eta iraganera joan-etorri etenbakoan. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariagazko harridurea, miresmena, nahasmena, konplizidadea... Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskerearen planetearen inguruan orbitetan. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikeari jagokonean, ausarta.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|