Abenduaren 14tik, 2019ko urtailaren 18ra arte, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa gelan Juan Sagastizabalen koadruak egongo dira ikusgai.
Holan aurkezten dau Bernardo Atxagak Sagastizabalen erakusketea. "Juan Sagastizabalen koadru artean paseoan, Juanen koadruai begira, lehen burutazinoa da mundu begetal ikaragarri indartsu baten aurrean gagozala, amets on eta gaiztoen eremu dirala hareek, literatura fantastikoaren geografia bat. Gerturatu, baina, eta hor insektu bat, edo sugea, edo hildako sagua... eta bat-batean leihoa, koadrua, itxuraldatu egiten da: mundu begetal horretan bizitza dago, eta heriotzea; begiak eta antenak dagoz erne, taupada barik barriz, saguaren bihotz txikia. Mobimentuaren konzientzia horrek barriro pentsetara behartzen gaitu. Geure planeta da koadruetakoa, ez besteren bat; ez bada geure bizitza, bai behintzat albokoa".
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|