Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Belako eta Sua taldeak kontzertua emongo dabe Igorreko Kiņu Gaztetxean

Abenduaren 22an, Belako eta Sua taldeak kontzertua eskainiko dabe Igorreko Kiñu Gaztetxean. Jaialdiak, gaueko 21:30ean zabalduko ditu ateak eta ordu bete beranduago hasiko da emonkizuna.
Kontzerturako sarrerak bederatzi euroko prezioan erosi daitekez, Igorreko Axular Herriko Tabernan, Kukuma tabernan, Gau Lora akeitegian eta Txaparro jatetxean. Baita www.ticketea.com webgunean be.

Belako eta Sua
Belako 2011n Mungian sortutako post-punk taldea da eta euskerazko abesti batzuk euki arren, kanta gehienak ingelesez kantetan ditue. Euren diskografia Eurie (2013), Hamen (2016) eta Render Me Numb, Trivial Violence (2018) lanak osotuten dabe. Josu Ximun Billelabeitia (gitarrea eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (bajua eta ahotsa), Lander Zalakain (bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (tekladua eta ahotsa) dira taldeko partaideak.
Egun horretan Kiñu Gaztetxean be joko dauan Sua taldeak, bere burua influentzia argirik bakotzat definiduten dau. Izan be, inprobisazinoan oinarritzen dira eta molderik bako musikea sortzean dabe. Taldekoak, abesti lasai eta sakonenetik, bizienetara pasetan dira, abesti bakotxa esperientzia bat bihurtuz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD