Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gontzal Mendibilek musikala estrenau dau Bilboko Arriaga Antzokian

Igorren be ikusteko aukerea egongo da abenduaren 21ean, Gau magikoa: Kai, Mai, Koa izeneko ikuskizun musikala.


Zuzeneko antzerkia, musikea eta kantuak entzuteaz gainera, magia sano presente dago Txan Magoaren kolaborazinoa be badaukan ikuskizun honetan. Gidoia eta kantu guztiak Gontzal Mendibilek berak sortutakoak dira eta aktore lanak be egiten ditu ikuskizunean, maisuaren papelean. Fantasia eta ilusinoz betetako familia osorako ikuskizuna dala dino egileak.
Oin dala urte batzuk sortu eban Zeanuriko kantariak Gau magikoa ipuina eta hortik atera dau gidoia. Gero istorioa kontetan daben kantu guztiak sortu eta hori taularatzeko lanari ekin eutsan.
Ipuin honen protagonistak dira Kai, Mai eta Koa umeak eta Gontzal Mendibil maisu papelean. Auñamendiren magalean dagoan Aran herriko eskolan hasten da istorioa Gabon bezperetan. Kai eta Koa eskolan geratuko dira, maisuak zigortuta, ikaskideak eta maisua Gabon errondan joan bitartean. Kaik eta Koak liburu magiko bat hartu eta abentura ederrak bizi izango ditue personaje mitikoen bila.
"Ordubete pasatxo irauten dau ikuskizunak eta %90a musikea da" azaldu deutso begituri Gontzal Mendibilek. Musikea, antzerkia, magia... "Irudiak 3 dimensinokoak dira, mapping dalakoa. Hiru proiektore daroaguz eta teknikoki inoz egin dodan gauzarik gatxena da".
Eszenalekuan 14 ume eta 7 nagusik kontetan dabe Gabonetako ipuin musikal hau. Umeak Donostiako Easo umeen abesbatzakoak dira eta nagusiak, batez be Gontzal Mendibilegaz lehendik lan egindako aktore profesionalak edo esperientziadunak gehienak. Entseguak Donostian eta Igorren egin ditue; Laboral Kutxarako aurre-estrenoa barriz, Igorreko Lasarte Aretoan.

Fantasia eta ilusinoa
Euskeraz umeentzako musikal gitxi egozala ikusita, premina hori beteteko ekin eutsan Zeanurikoak hau idazteari, eta argudioak helduen eta umeen arteko dikotomia planteetan dauala dino. "Maisuak eta umeak magian sinistuten dabe, baina beste nagusiak ez". Ikuskizunari hasikerea Txan magoak emoten deutso; magoak magia egiten dau eta gero teloia igon eta ipuina hasten da. "Dana irudi eta kantu bidez. Amaitzen danean, bis-a be oso polita da".
Publikoaren parte hartzea be bilatu dau egileak. "Kantu erraz batzuk egin dodaz, jenteak parte hartzeako eta ikastola batzuetara joan naz umeai kantuak irakasten". Dana dala, ikuskizuna ez da umeentzako bakarrik, familia osoarentzat baino. Fantasia eta ilusinoa, eta amets egiteak merezidu daualako mezua zabaldu gura dau. Izan be, Gau magikoaren goiburu edo leloa bihotzez, gogoz eta arimaz eskatzen badituzu ametsak, ametsak egi bihurtuko zaizkizu da.

Hurrengo zitak
Abenduaren 15ean estrenau zan Gau magikoa Bilboko Arriaga Antzokian. Han lau emonaldi egin eta gero, zapatuan bi eta domekan beste bi, Igorreko Lasarte Aretoan egongo da hilaren 21ean, 18:00etan. Ondoren, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian beste emonaldi bi egingo ditue abenduaren 26an, bata 17:00etan, eta bestea 19:30ean.
Urtailaren 2an, Zornotza Aretoan egongo da Gau magikoa; hurrengo egunean Iruñako Gayarre Antzokian eta hurrengoan Azkoitiako Baztartxo Antzokian.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD