Yllanak, Yllanaren onena ikuskizuna eskainiko dau abenduaren 26an, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan.
Ikuskizun honek taldeak oin arte sortu dituan ikuskizunetako momentu handi guztiak eta esketch onenak biltzean ditu. Barrez lehertzeko modukoa da eta ikusleai aukera emongo deutsie mende laurdeneko ibilbidean asmatu dabezan gag dibertigarrienez gozatzeko. Umorea eta absurdoa neurri handietan eskaintzen ditu, grazia, sormena, irudimena eta talentuagaz batera; barre eginarazoteko artea omentzen dau ia berbarik esan barik.
Yllana 1991n osotu eben, keinuen bidezko umorea lantzean eban talde legez, nahiz eta gaur bestelango beharrak be egiten dabezan arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen alorretan.
Ikuskizun honetako antzezleak Fidel Fernández, Juan Ramos, Luis Cao, Juanfran Dorado eta Jony Elias dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|