Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Alvaro Rabelli idazlearen Ustezko fikzioak liburua atoan kalean

Ustezko fikzioak izena dauka Zeanuriko Alvaro Rabelli idazlearen atzen errelato bildumeak. Bertan berrogeta hemeretzi errelato labur jaso ditu. Testuok bestelako argitalpenetan agertu izan dira atzen urteotan (Pergola, begitu, RumblE, Berria) oin antologia moduan Zertu Kultur Elkarteak argitaratu dauz Zeanuriko Udalaren laguntzeagaz. Liburu honetan be Jose Carlos Torre komikigile eta ilustratzaile getxoztarrak parte hartu dau. Bereak dira hainbat ipuin apaintzen daben collage irudiak. Begitu-lagunak etxean jasoko dabe.
Irakurleak iturri askotako testuak topauko ditu Rabelliren liburuan: tradizinozko ipuinen oihartzuna dakarren errelatoak, lagunai lotsa barik ostutako biografiak, albiste fikzionauak, mezu elektronikoak, komiki gidoiak, alkarrizketak, beste egile batzuen ipuinen moldapen eta laburpenak. Hego Amerika eta Ekialde urruneko literaturearen lorratzak nabarmenak dira testuotan. Irakurleak arreta handia ipini beharko deutse eszena txiki honeen detaile txikiai, istorioaren tolesdurari, amaierai, berba eta esaldi errepikatuai, paradoxai... Horreexek diralako Rabellik bere liburuan landu dauan generoaren ezaugarri nagusiak. Idazkera axolagabea gura izan dau izan batzuetan, hiztegikoak ez diran epitetoak erabiliz, prosaiko samarra, baina beti adierazkorra. Besteetan, barriz, olerkigintzari be lapurtutako lerrokadak topauko ditu irakurleak. Ez dago gai bakarra. Esan geinke testuok ironia, kritika eta batzuetan egunerokotasunak dakarran asperduran oinarritzen dirala.
Liburua Zeanuriko Kultur Etxean aurkeztuko da abenduaren 27an, arrastiko 18:30ean, aste kulturalaren barruko ekitaldien artean. Bertan Torreren irudien erakusketea izango da, eta liburuko hainbat ipuinen irakurraldia be egingo da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD