Abenduaren 27an, eguenean, arrastiko19:00etan, Miren Amuriza, Jone Uria, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariak egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan, Arratiako Bertso Eskolak antolatutako Irudibertsotan ikuskizuna eskaintzeko.
Miren Amurizak eta Jone Uriak, Onintza Enbeitak irabazi eban Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean parte hartu eben abenduaren 15ean Miribillako Bilbao Arenan. Uriak laugarren egin eban eta Amurizak seigarren.
Irudibertsotan, bertsolaritzea eta marrazkigintzea buztartzen dituan ikuskizuna da eta badira urte batzuk Igorreko Gabonetako egitarauaren barruan egiten dala. Bertan, gai jartzaileak gaia emon eta bertsolariak abestu ahala, marrazkigileak irudiak egiten ditu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|