Dimako Udalak antolatuten dituan ikastaroak hiru hilabetekoak izaten dira. Urtailetik martirarteko ikastaroetan izena emoteko epea abenduaren 26an zabaldu zan eta urtailaren 7ra arte egongo da zabalik. Yoga, Eskulanak, Pilates, Entrenamentu funzionala, Gimnasia hipopresiboa eta Zunba dira ikasturte honetako bigarren hiruhilekoan eskaintzen diran ikastaroak.
Taldeak aurrera eroateko gitixienez 8 lagunek emon beharko dabe izena; dagozan lekuak baino gehiagok emoten badabe izena barriz, zozketea egingo da eskatzaileen artean. Diman erroldatuak lehentasuna daukie. Prezioak 60 eta 75 euro artean dira Diman erroldatuentzat eta 85 eta 105 artekoak Diman erroldatuta ez dagozanentzat.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|