Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Basogintzearen inguruko jardunaldiak Zeanurin

Eguzkiola alkarteak, basogintza inguruan hausnarketea egiteko berbaldiak, dokumentala eta mahai-ingurua antolatu dauz urtailaren 16, 17 eta 18rako Eguzkiolako lokalean. Jardunaldi honeen helburua, itaun biri erantzutea da: "Zer daukagu gure inguruko basoetan?" eta "Ze baso eredu nahi dogu?"
Lehenengo egunean, hilak 16, 18:00etatik aurrera, lehenengo itaunari erantzuteko, Haritza Iturbek Arratiako basogintzea aztertuko dau, zenbait espezieren azterketa teknikoa eginez. Ondoren, 18:30ean, Iker Yurrebasoren Baso ahaztuak dokumentala ikusteko aukerea egongo da.
Hilaren 17an, 19:00etan, Keko Alonso biologoak Basogintza, eta orain zer? izeneko berbaldia emongo dau. Bertan, Alonsok basogintzearen azterketea egingo dau eta Kolore Guztietako Basoak proposamenaren barri emon.
Barikuan barriz, gura dogun baso ereduaren gaineko azterketea egingo dabe 19:00etan, Eguzkiolako lokalera hurreratzen diranak. Arlo desbardinetako adituak osotutako mahai-ingurua egongo da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD