Berbalagun proiektuko Igorreko kideak astean lautan batzeako aukerea daukie. Astelehenetan, goizeko 10:00etan batuten dira alkarregaz kafetxoa hartu eta astegoieneko kontuak kontetako jubiladuen txokoan. Martitzenetan 13:30ean barriz, Lasarte parkean paseotxo bat emoteko eta 18:30ean, bilarrean jokatzeko. Barikuetan 19:00etan daukie hitzordua jubiladuen txokoan, gero pintxo potea egiteko. Taldeak zabalik dagoz lagun barriak egiteko.
Ahozko euskerea hobetu gura dabenentzat, zein aisialdian euskeraz egiteko ohiturea hartu gura dabenentzat lagungarri da Berbalagun egitasmoa. Aitatutako taldeetan parte hartzeako edo informazinoa jasoteko 661 537 470 telefonora deitu behar da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|