Urtero lez, sei bertsolari handik berotuko dabe urtaileko arrasti hotza Zeanuriko frontoian. Maialen Lujanbiok, Unai Iturriagak, Sustrai Colinak, Etxahun Lekuek, Oihana Iguaranek eta Igor Elortzak botako dabez bertsoak Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatuten dauan bertso saio honetan. Hitzordua hilaren 20an da, arrastiko 18:00etan. Gai-jartzaile lanetan Arkaitz Estiballes izango da.
Momentuko bertsolaririk onenetakoak etorriko dira Zeanurira; 2017an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean edo-eta Bizkaikoan be kantau eben euretako batzuek. Gainera, Zeanuriko frontoia ondo ezetuten dabe Lujanbiok, Colinak, Iturriagak eta Elortzak, askotan egon diralako bertan, igaz be bai.
Maialen Lujanbiok, Euskal Herriko txapelduna, bitan jantzi dau txapela, 2009an eta 2017an; Etxahun Lekuek bigarren egin eban Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an; Sustrai Colina urruñarrak hirugarren egin eban atzen Txapelketa Nagusian; Txapelketa Nagusiko final baten baino gehiagotan egon dira Elortza eta Iturriaga. Oihana Iguaran 2017ko Txapelketa Nagusiko finalaurrera heldu zan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|