Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Finlandiara joango dira aurten Lemoako gazteak

Urtailaren 21etik 31ra arte da izena emoteko epea Lemoak gazteentzako garagarrilean antolatuten dauan biajerako. Aurten, Finlandiara joango dira, Helsinkira eta zehaztu barik dagozan beste herri eta uri batzuetara. Landuko daben gaia, Korrikaren egitasmoagaz bat eginda, hizkuntza gitxituak izango da, euskerea eta finlandierea hain zuzen.
Biajeak astebeteko iraupena izango dau eta herriko jaiak baino lehenago izango da. Aurten, 18 eta 21 urte bitarteko 25 gaztek eukiko dabe joateko aukerea, begirale bigaz.
Gaiaren lanketea zezeilan hasiko dabe gazteak "oin barne lana egiten gabiz teknikari eta hezitzaileak" dino Mikel Garcia teknikariak. Finlandian egingo dabenaren egitaraua gazteakaz prestatuko dabe bagila aldera. "Baina danerako astia egongo da, gaiaren lanketea egiteko, kultur eta hezkuntza proiektu desbardinak ikusteko eta hainbat herri eta uri ezetuteko".

Zazpi herrialdetan, zazpi gai
Zazpigarren urtea da Lemoako Udalak gazteentzako biajea antolatuten dauana. Irlandara izan zan lehenengoa, 2013an, Bake prozesua gaitzat hartuta. Hurrengo urtean Portugalera joan ziran, Kulturaniztasuna landuteko. 2015ean, Eskoziara, Parte hartzearen inguruko lanketea eginda; 2016an, Memoria Historikoa landu eta Alemaniara joan ziran; 2017an, Mobikortasuna landu eben Belgikan, eta igaz, Komertzio txikia Kroazian.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD