Zezeilaren 2an, iluntzeko 20:00etan, Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun Fuchs eta Manex Fuchsek Zazpi senideko antzezlana antzeztuko dabe Igorreko Lasarte Aretoan.
Antzerki lan honek zazpi lagunek idatzitako testigantzen kontakizunak ditu oinarri. Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagneten testigantzak, hain zuzen be. Igor Elortza izan zan idazkera aholkularia, testingantza desbardinak batu dituana.
Sinopsia
Anaitasunarena, txikitatik eregitako laberintoa da, igesbide bakoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osotuten dau. Baina zelan jokatu anaia, ahiztea, nebea edo arrebea ebatsia izan jakunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentidu arazoten dauanean, zelan dirau gurea dogun gu horrek bizirik?
Aktore bi. Anaia bi eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|