Zezeilaren 7an, 20:00etan, Robin Campillo zuzendariaren 120 battements par minute 2017ko pelikula frantziarra ikusteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan. Filmak hainbat sari jaso ditu, tartean, Cannes jaialdiko Grand Prix Saria.
Filma Parisen dago girotuta, 1990eko hamarkadearen hasikeran. HIESaren inguruan konzientzia sortzean saiatzen dan ekintzaile talde baten istorioa kontetan dau. Taldekide barri bat sartuko da, Nathan izenekoa eta bere azken arnasa burrukan gastetan dauan Seanen erradikaltasun eta energia ikustean harrituta geratuko da.
Nahuel Perez aktore argentinar ezagunak egiten dau Sean Dalmazoren papela eta Arnaud Valois-ek Nathan-ena.
Robin Campillo
Robin Campillo, Marokon jaiotako gidoigile eta zine zuzendaria da. Les revenants eta Eastern Boys dira Campilloren beste pelikula batzuk.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|