Arratiako kantuzaleak ekitaldi berezia antolatu dabe Areatzan zezeilaren 16rako, euren bigarren urteurrena ospatuteko. Anje Duhalde be egongo da bertan eurakaz. Seiretan kantaldia emongo dau Udal Aretoan eta afalostean, Duhaldek eta bertaratutakoak kantatzeari ekingo deutsie, eguna kantuan amaituteko.
Anje Duhalderen kantaldia izango da lehenengoa baina ez azkena. Izan be, emonaldiaren ostean, 19:30ean, kantu poteoa egongo da Arratiako Kantu bat gara taldeagaz. Ondoren, 22:00etan, afaria izango dabe Aldamin jatetxean eta afalostean, kantuan hasiko dira barriro Anje Duhaldegaz batera. Afarira apuntetako 656 784 982 telefonora deitu behar da.
Arratia kantuz
Arratia kantuz proiektua 2017an sortu zan, Arratiako kantuzaleak kantu poteoak antolatuteko batu ziranean. Eskualdeko herri guztietan ibili dira eta ibilten dira; Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin. Kantu poteo batzuetan, Kantu bat gara musika taldeak joten dau. Danak egongo dira proiektuaren urteurrenaren ospakizun ekitaldian.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|