Zezeilaren 16an, 21:30ean, Ruper Ordorikak kontzertua emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan.
2018ko abenduan, zuzeneko diskoa grabau eban Bilboko Kafe Antzokian eta gau haretan sasoi desbardinetako errepertoriorik onena jo eban. Ene begiek, Zaindu maite dozun hori, Belauniko, Martin Larralde, Fas Fatum, Zerutik gertu ez da ondo egoten, Ez da posible eta abar. Kantu horreek Igorren be entzuteko aukerea egongo da. "Euskal musikagintzearen zutabe bat, bere onenean, musikari ikaragarriz inguratuta eta bere onenak emoten".
Ruper Ordorika
Ruper Ordorika (Oñati, 1956) euskal kantari ezagunenetakoa da, barritzailea eta lan oparoa egin dauana. 1980ko hamarkadan Pott Banda literatura taldean ibili zan, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagagaz batera. Musika arloan herri kantaren tradizinoa eta rock egilearen nortasuna batzean ditu. Holan, 1980. urtetik bere izenean Euskal Herriko nahiz New Yorkeko musikariakaz diskoak grabatzeaz gainera, Hiru Truku taldea sortu eban Joseba Tapia eta Bixente Martinezegaz, herri kantutegia barriztatzeko. Estadu Batuetan egindako egonaldiak bere musikeari ikutu "amerikanoa" emon deutso.
Kalean hogei disko ditu, zein baino zein ezagunagoak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|