Lemoako Udalak Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketearen hamazazpigarren edizinoa ipini dau martxan. Lanak martiaren 1era arte entregau daitekez liburutegian. Sari banaketea aprilaren 4an izango da.
Parte hartzeako 18 urte baino gitxiago euki eta Lemoan bizi edo ikasi egin behar da. Lehiaketea edadearen araberako bost taldetan bananduta dago. Lehenengo taldean, LHko 1. eta 2. mailakoak; bigarrenean, LH 3. eta 4. mailakoak; hirugarrenean, LH 5. eta 6. mailakoak; laugarren taldean, DBH 1. eta 2. mailakoak eta bosgarren taldean DBH 3. eta 4. mailakoak hartuko dabe parte. Ipuinak euskeraz izango dira.
Sariak
Sari banaketea aprilaren 4an izango da, 17:30ean, ludotekan. Talde bakotxeko hiru lan sarituko dira. Saria material didaktikoa izango da. Lehenengo saria 30 euroko balioa daukan materiala; bigarren saria 25 eurokoa eta hirugarrena 20 eurokoa.
Parte-hartzaile guztiak diploma bana jasoko dabe eta saritutako ipuinak Lemoako Udaleko www.lemoa.net webgunean argitaratuko dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|