Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Poesia errezitaldia Igorreko liburutegian hilaren 22an

Zezeilaren 22an, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Rapsodia olerki taldeak, Pablo Neruda, Mario Benedetti eta Joseba Sarrionandiaren poemak errezitauko ditu Igorreko Udal Liburutegian. Martiaren 29an be egongo da barriz Rapsodia taldea Igorren, beste olerki saio bat eskaintzeko.
Bariku horreetan "liburutegiko ateak zabalik egongo dira olerkiak entzuteko eta zeozer edan ahal izateko, kafe antzoki baten egongo bagina bezala" azaldu deutso BEGITUri Irune Elexpe liburuzainak. Hurreratzen diranak be, euren poemak irakurri edo-eta aurkeztu ahal izango ditue, gura izan ezkero. Izan be, Liburutegiak plataforma bat izan gura dau kultura sortzaileentzat, Elexperen arabera.

Rapsodia
Rapsodia Bilboko olerki talde bat da, hogei urte daroazana batetik bestera poesia zabaltzen.
Manoli López, Eduardo L. Diaz Expósito, Ana Juez eta Pablo Cabañas izango dira Igorreko Liburutegian egongo diran taldekideak. Pablo Cabañas, Igorrekoa da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD