Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Alanis film argentinarra Igorreko Zineklubean

Martiaren 14an, 20:00etan, Anahí Berneri zuzendariaren Alanis 2017ko pelikula argentinarra ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan. Filmak hainbat sari jaso ditu; tartean dagoz, Festival de la Habana eta Argentinako Premios Sur eta Premios Condor de Plata eta Donostiako Zinemaldiakoak, berbarako.
Filmak prostituzinoaren gaia tratetan dau. Alanis ume txiki baten ama da, eta Gisele izeneko lankide bategaz batera bizi da apartamentu baten. Bertan hartzean ditu bezeroak, baina egun baten inspektore bik etxea itxiarazo, eta Gisela atxilotuko dabe personak salerosten ibiltea leporatuta. Bere auzo bortitzean, Alanis aurrera egiten saiatuko da, aldi berean laguna eta semea zainduz. Kalean egiten dau behar, baina kaleak bere lege propioa izanda, Alanisek gogor egin beharko dau burrukan bere lekua egiteko.

Anahí Berneri
Anahí Berneri (San Isidro, Argentina, 1975) zinema zuzendaria eta ekoizle argentinarra da. Emakumezko zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi eban 2017ko Donostiako Zinemaldian, Alanis filmagaz. Donostiako Zinemaldian zuzendari onenaren saria jaso dauan lehen andrea da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD