Martiaren 14an, goizeko 11:30ean, ekingo deutso Arratiako taldeak XXVII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketeari Igorreko Arratia Institutuan. Arratiarrak Hego Uribe taldea eukiko dabe aurkari. Bi kategoria dagoz BBK Sariketan; hamazortzi urte artekoa eta hemeretzi eta hogeta lau urte bitartekoa.
Saioak sailkapen izaerakoak dira, beraz, Arratiako taldeak irabazi ezkero, martiaren 27an izango dau finalaurrekoa Uribe Butroe eta Busturialdearen arteko kanporaketea irabazten dauanaren kontra, Deustuko Bidarte kultur gunean 10:45ean. Finala BBK Aretoan izango da aprilaren 3an arrastiko 18:00etan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|