Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Erradikalak gara ikuskizuna Arantzazun

Ez da ez lehenengo aldia, ezta bigarrena be, Beatriz Egizabal aktore eta ipuin kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak Erradikalak gara ikuskizuna Arratiara ekarten dabena. Martiaren 16an, iluntzeko 19:30ean egongo da Arantzazuko Kultur Gunean.
Ikuskizunak bertsoak eta bakarrizketak batzean ditu eta, umorez, ikuspegi feminista batetik, gizarte honen kontraesanak ipinten ditu begien aurrean. Ekintza hau martiaren 8ko Andren Nazinoarteko Egunaren inguruko programazino barruan dago.
Labakak eta Egizabalek, bertsoa oinarri daukien emonaldi barriak sortzeako lehenengo Lanku Bekea irabazi eben Erradikalak gara proiektua garatuteko. 2017an estrenau eben eta harrezkeroztik Euskal Herriko hainbat herritan taularatu dabe arrakasta handiz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD