Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Izaki Gardenak eta Duluth Kiņu Gaztetxean

Iluntzeko 20:30ean zabalduko ditu ateak Igorreko Kiñu Gaztetxeak, Izaki Gardenak eta Duluth taldeak martiaren 15ean eskainiko dabezan kontzertuetarako.
Izaki Gardenak pop-rock musika taldea 2012an sortu zan Gasteizen eta daborduko bost disko ditue kalean: Itsasargiak (Oihuka, 2012), Amaieratik hasi (Oihuka, 2013), Aurri gara (Oihuka 2015), Oinak lurrean (Elkar, 2017) eta Dena oskol (Erraia, 2018). Jon Basaguren, Libe Garcia de Cortazar, Dani Arrizabalaga, Fede Eguiluz eta Danilo Forondak osotuten dabe taldea.
Duluth be Gasteizko taldea da. 2017ko urrietan sortu zan eta Aitor Aguirrek, Ander Sevillak, Asier Erdozainek eta Jon Salvadorrek osotuten dabe taldea. "Rock intimistea eta introspektiboa" egiten dabe.

Sarrerak salgai
Kiñu Gaztetxean emongo daben kontzerturako sarrerak, Igorreko Herriko Tabernan, Kukuman, Txaparro jatetxean eta Gau Lora akeitegian erosi daitekez 5 euroko prezioan. Baita online be, izakigardenak.com webgunean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD